eu | es | fr | en

Erandioko enpresa historiko bat orube espekulatibo bihurtuta

Senan jasota

2022-09-26

Bere historia jasotzeko artikulu luze bat beharko genuke Bitartean, Erandioko operazio inmobiliario erraldoiaren berri entzuten duzuenean pentsatu zeren errautsen gainean egindakoa den, pentsatu zenbat gaztek izango zuten hor bizimodu duina ateratzeko modua.

Enpresa honetan gertatutakoa ehunka lekutan ikusi dugu: ondare arkitektoniko eta produktiboaren eraispena. Batzutan lanpostu batzuk gorde izan dira lantegi berri bat egin delako baina beste askotan, dena desagertzen da: eraikin interesgarriak, lanpostuak, arlo zehatz bateko jakinduria, errefentzia sozioekonimiko bat... dena.

Erandioko Francoespañola de Cables y Alambres enpresaz ari gara, "Cables y Alambre Especiales" izenarekin ere ezaguna izan zen. Erandioko enpresa garrantzitsuenetako bat, logika kapitalistari aurre eginez langileek berpiztu izan zutena eta berdintasunean oinarritutako gestioaren eredua izan zena. Adibidez, soldaten proportzioa 1/2 zen... Ekonomia sozialeko eredua, funtzionario sindikalen ezgaitasun guztiak agerian utzi zituena, estatu osoko merkatuan konpetentziarik gabeko enpresa errentagarria...mapatik desagertuta.

Goian bego!