Webgune hau bisitatze soilak ez du esan nahi erabiltzaileak bere nortasunari buruzko daturen bat eman behar duenik. Webguneko atalen batean, erabiltzaileak datu pertsonalen bat ematen badu, datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudiko mugen eta eskubideen arabera jasoko eta erabiliko da. Webgune honen bitartez datu pertsonalak emateak esan nahi du eskatzailea honen guztiaren jakitun dagoela eta onartu egiten duela pribatutasun politika honetan adierazitakoa.
Datu pertsonalak biltzea
Datuak jasotzearen helburuak dira erabiltzaileak SENAekin harremanetan jartzean egindako eskaerari erantzutea, gure produktuak edota zerbitzuak eskaintzea, eta, egokituz gero, harreman komertzialak hastea.
Erabiltzaileak bere helbide elektronikoa ematen duen unean, baimena ematen dio SENAri helbide hori erantzuteko erabiltzeko eta haren eskaerarekin eta enpresaren jarduerarekin lotutako informazio komertzialak bidaltzeko erabiltzeko. Erabiltzaileak nahi duenean baliogabetu dezake baimen hori.
Webgune honetan sartzeak ez dakar, halabeharrez, datu pertsonalak eman behar izatea. Nolanahi ere, eskainitako zerbitzu batzuk erabiltzeko, ezinbestekoa da erabiltzaileak hainbat datu pertsonal ematea. Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. SENAk jaso dituen erabiltzailearen datu guztiak ezeztatuko ditu jada ez direnean behar haiek biltzean zuten helbururako, eta lege-betebeharrak betetzeko bakarrik gordeko ditu.
Onarpena eta adostasuna
Erabiltzaileak adierazten du eman diotela datu pertsonalak babesteko baldintzen berri, eta onartu duela SENAk datuok Datu Pertsonalak Babesteko Politika honetan adierazitako moduan eta helburuetarako automatikoki tratatzea.
Horrez gainera, erabiltzaileak bere helbide elektronikoa edo telefono mugikorra bere borondatez ematean, baimena ematen dio SENAri datuok berarekin harremanetan jartzeko erabiltzeko, egindako kontsultei erantzuteko nahiz enpresaren jarduerari buruzko edozein motatako komunikazio komertziala bidaltzeko. Edonoiz baliogabetu dezake baimen hori.
Datuak hirugarren batzuei ematea
SENAk, inoiz ere ez ditu erabiltzaileen datuak hirugarrenei emango, aldez aurretik jakinarazi eta interesdunari berariazko baimena eskatu gabe, 15/1999 Legean ezarritako kasuetan izan ezik, edo horrela arautzen duten beste lege batzuk aplikatzeagatik.
Erabiltzaileak ezin du hirugarrenen datu pertsonalik erabili, haien baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz.
Emandako datuen zehaztasuna eta egiazkotasuna
SENAri informazioa bidaltzen dion erabiltzailea da sartutako datuen egiazkotasunaren eta zuzentasunaren erantzule bakarra, eta horri buruzko erantzukizun orotik libre geratzen da SENA.
Erabiltzaileak bermatzen du emandako datu pertsonalak zehatzak eta benetakoak direla eta indarrean daudela; horren erantzule da, eta datuok behar bezala eguneratuta mantentzeko konpromisoa hartzen du.
Erabiltzaileak eskubidea du datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko. Horretarako, SENAri idatz dezake mezu elektroniko bat bidaliz.
Segurtasun informatiko neurriak
SENAk segurtasun-neurri egokiak eta 15/1999 Legea Garatzen duen Araudiko 1720/2007 EDan legez jasotakoak ezarri ditu, erabiltzaileen datuen pribatutasuna bermatzeko, datuok ez direla galduko, gaizki erabiliko, aldatuko, baimenik gabe atzituko eta/edo lapurtuko.
Betiere, kontuan izan behar dira egoera teknologikoa, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko edo naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun neurri informatikoak ez direla erasoezinak eta, ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku hartze edo esku hartze bidegabeak, baina ez liratekeela SENAren erantzukizunpekoak.