TXINDO hedabidea jende askoren artean egin nahi dugun ekimena da, auzolanean.
Parte hartzeko era asko dago:
-
Edukiak prestatu eta bidaltzea: albisteak, artikuluak, gutunak, argazkiak, eleirudiak, bideoak, audioak, askepediarako gaiak, esaerak… Jendeak bidalitako edukiak beti irekian egongo dira, denontzat ikusgai (Ikus: Edukia sartu).
-
Gai interesgarriak proposatzea.
-
Itzulpen edo zuzenketa lanak egitea: frantsesera, ingelesera, gaztelerara, euskerara…
-
Sei hilero 30 euroko ekarpen ekonomikoa egitea (Ikus Harpidetza).
-
Publizitatea jartzea: diruaren edo norberak ekoizten dituen produkturen baten truk edo zerbitzu baten truk. (Ikus Publizitatea).
-
Edo norberari bururatzen zaion moduan laguntzea.
Lanbidez ez gara kazetariak baina hedabideek hartu duten bide globalista ikusita, herriaren alde egin dezakegun gauza onenetako bat informaziorako bide burujabeak eskaintzea dela uste dugu.
Hemen gaituzu:
-
info@txindo.eus
-
623 159 324 (watxapez edo telegramez hobeto)