Sena
2022-07-20
Geografoa eta klimatologoa zen eta 2019an zendu zen. Aldaketa klimatikoari buruz mundu mailako “adostasun zientifikoa” zalantzan jartzen zuen.
Orain dela hamar urte baino gehiago da bere iritziaren berri izan genuen. Harrituta geratu ginen bere diskurtsoaren logika ikustean. Eta gure buruari galdetzen genion ea gai potolo bati buruz bi bertsio hain kontrajarriak baldin badira, zergaitik ez dugu inon ikusten eztabaida zientifikorik?
Orain, plandemian gertatutakoak ikusirik, antzekotasun ugari ikusten dugu bi gaien arteko “tratamenduan”.
Ondoko testua wikipediatik atera det, Anton Uriarteren sarreratik:
"IPCC Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldearen zenbait alderdi kritikatzen zituen: IPCCk ereduetan hutsegiteak egiten ditu, eta oker aztertzen du lurzoruaren erabilera aldaketak kliman izan duen eragina. Anton Uriartek zioen hedabideek larritasuna hedatu dutela eta klima aldatzeak eragin ditzakeen arazoak puztu egin dituztela. Ez dutela azpimarratzen dagoen ziurtasun falta, ez dutela berri onik ematen eta ez dituztela azpimarratzen kontraesanean direnak (esaterako, hotz boladak eta Antartikoaren izotz eremua ez txikitu izana). Haren ustez, interes jokoak daude horren atzean."
Energia nuklearraren aurka zegoen, arriskutsua delako, eta erregai fosilen aldekoa zen. Bereziki, harrikatzaren alde hitz egiten zuen, munduan hobekien banatua eta ugariena den gaia delako eta merkea delako.
Ariketa egingo dugu, eta IPCCren ordez OMS jarriko dugu. Energia nuklearraren ordez, txerto genetikoa idatziko dugu.
Eta, noski, eztabaoda zientifikorik gabe segitzen dugu, ofizialisten gogorik ezagatik.